2024/04/19

Euskarak gure babesa behar du. Gaur eta beti ... Gora Euskal Herri euskalduna!

 BADATOR EUSKADUNON HARROTZE ASTEA


Apirilaren 22tik 28ra Euskaldunon Harrotze Astea ospatuko da Euskal Herri osoan. Jakina da egungo euskararen egoera ez dela ona. Alde batetik, euskarak erasoaldi eta gutxitze instituzional baten zurrunbiloan murgildurik ikusten du bere burua, bere kontrako epaiak areagotuz eta bere normalizazio prozesua galaraziz. Bestetik, hezkuntzan ez du behar besteko pisurik eta hizkuntza ereduek, Ak, Bk eta gureak, Dk, bere horretan jarraitzen dute. Horrek, nola ez, erabiltzea ahalbidetzen duen besteko maila lortzea ekiditen du. Ildo beretik, euskara ez da ofiziala hala Nafarroako lurraldearen erdian nola Ipar Euskal Herrian, ezta gaztelarren menpe dagoen Trebiñun ere. Azkenik, oro har, gure hizkuntzaren kontrako jarrerak normalizatzera garamatzaten jarrerak antzeman daitezke gizarteko talde ezberdinen diskurtsoetan. Horrenbestez, ekintza horiek guztiek ondorio berera garamatzate: normalizazio prozesua geldiarazi nahi dute. 


Hala ere, egoera zein den uler dezagun, lehenik eta behin aztertu beharra dago zer den euskararen normalizazio prozesua. Euskara hizkuntza gutxitua, hau da, jazartua izan da, eta denboraren poderioz bere erabilera jaitsiz joan da, gaur egun dugun egoerara helduz. Beraz, horri buelta emateko asmoz, administrazio publikoak indartzeko prozesu bat martxan jarri zuen, bere erabilera gutxinaka handitzeko. Helburua ez da gaztelera edo frantsesa desagerraraztea, baizik eta 3 hizkuntzen arteko benetako bizikidetza bermatzea bakoitzari dagokion lurralde geografikoan. Hori da hain zuzen ere euskarafobo askok ulertzen ez duten helburua, eta aniztasunaren eredu bezala hartu beharrean, eraso bat bezala identifikatu dute, prozesu hori geldiarazteko hautua eginez. 


Euskaldunok, ordea, ez dugu hori onartuko, eta aurre egiteko antolatu da Euskaldunon Harrotze Astea. Euskal Herrian Euskaraz taldearen eta Gazte Euskaltzaleen Sarearen deiari erantzunez, jarduera ezberdinak egingo dira Euskal Herri osoan zehar, baita Gasteizen ere. “Euskal Herrian Euskaraz” Instragrameko kontuan emango da ekimenen berri, eta zinez animatu nahi zaituztet horietan parte hartzera; euskarak gure babesa behar du. Gaur eta beti gora Euskal Herria euskalduna!


Hegoi Amabizka Gamiz




 

2024/02/13

2024ko URRUZUNO LITERATUR LEHIAKETArako azken txanpa.... ANIMATU!

 

URRUZUNO.... AZKEN TXANPA..... ANIMATU!

Iazko irabazleen lanak irakurri nahi izanez gero, horra hor esteka.

https://eima.orex.es/Bideoak/3b4e3230a0f2bd7baf21b8386c357d20_61345.pdf

Iaz saridunek hainbat euskal artista ezagutzeko aukera izan zuten: Harkaitz Cano, Yolanda Arrieta, Itxaro Borda, Mikel Ayllon, Joseba Sarrionaindia, Tapia eta Leturia, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio. Zenbaitetan esan bezala, aukera paregabea! 


EZ AHAZTU! EPEA otsailaren 29an bukatuko da.




2024/02/09

BH Inauteriak 2024

 Hona hemen 2024ko inauterietarako BHko irakasleek eta DBH 4-ko Antzerkigintzakoek prestaturiko bideoak. Gozatu!!


BH Irakasleak


DBH 4 Antzerkigintza

2024/01/30

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA.... matrikula librea...

 

                Informazio gehiago esteka honetanhttps://www.euskadi.eus/hizkuntzen-irakaskuntza-matrikula-librea/web01-a3hheoi/eu/

                MATRIKULA egiteko EPEA otsailaren 1etik 7ra

               MAILAKETA-PROBAK: https://www1.hezkuntza.net/w58eeooiiPruebasNivelWar/nivelJSP/iraMatricula.do?texto=2&opcion=2

2024/01/18

Egunean Behin martxan berriro.... Eta ARMENTIAko TALDEAn ikasle batzuk punta-puntakoak!


                     


                   ANIMATU! DIBERTIGARRIA DA, BENETAN! Aplikazioa jaitsi eta                                  Armentiako taldean apunta zaitez.